Skip to main content

Zerbitzu energetikoak

Energia-auditoretzak

Une 216501:2009 arauaren arabera, energia-auditoretza honela definitzen da: prozesu sistematiko, independente eta dokumentatua da, erakunde batean edo haren zati batean ebidentziak lortzeko eta horien ebaluazio objektiboa egiteko, honako helburu hauekin:

  • Energia-kontsumoaren eta horri lotutako kostuaren ezagutza fidagarria lortzea.
  • Energia-kontsumoan eragina duten faktoreak identifikatu eta ezaugarritzea.
  • Aurrezteko, efizientzia hobetzeko eta energia dibertsifikatzeko aukerak detektatzea eta ebaluatzea, bai eta horiek energia- eta mantentze-kostuetan duten eragina eta lotutako beste onura eta kostu batzuk ere.

Energia-auditoretzan planteatutako neurri zuzentzaileak aplikatuta, abantaila hauek lor daitezke:

  • Energia desberdinen kontsumoa optimizatzea, horien kostu ekonomikoak murrizteko.
  • Eraikuntzaren eta haren instalazioen bizi-denbora handitzea.
  • Ingurumena gehiago errespetatzea eta kontserbatzea, substantzia kutsatzaileen emisioak murriztuz.

Energia-auditoretzak atal hauek ditu:

  • Datuen neurketa eta bilketa.
  • Datuen azterketa.
  • Energia-hornidura desberdinen azterketa.
  • Eraikuntzaren eta haren instalazioen azterketa.
  • Energetikoki eraginkortasunik ez duten puntuak identifikatzea.
  • Neurri zuzentzaileen planteamendua.
  • Neurri zuzentzaileen azterketa energetikoa.
  • Neurri zuzentzaileen azterketa ekonomikoa.
  • Neurri zuzentzaileen ingurumen-azterketa.

Energia-simulazioak

Etengabe eguneratzen ari diren programa informatikoen bidez, eraikin baten energia-eskarien profil xehatua egiten da, denbora-, ordutegi- edo urte-sasoiaren arabera. Zeregin hori aplika daiteke eraikin berri baten diseinuan, hura eraberritzean edo lehendik dauden eraikinetan.

Horrela, eraikinaren eta bertako instalazioen errealitate energetikoaren "argazkia" lortuko dugu: batetik, kontsumitzaileen tamaina eta aztertu beharreko elementu nagusiak adieraziko dizkigu, eta, bestetik, erreferentziazko agertoki bat definituko du, etorkizunean hobekuntza-proposamenen bideragarritasuna baloratu ahal izateko.

Energia-ziurtagiriak

Europar Batasuneko eraikinen energia-efizientzia sustatzeko helburuarekin, araudi komunitarioak eraikinen energia-ziurtapenaren betebeharra ezarri du, eta estatu kide bakoitzean kontrol-sistema independente bat ezartzea eskatzen du, ziurtagirien kalitatea ziurtatzeko.

Arrese-Igor Ingenieria enpresak energia-efizientziaren ziurtagiriak egiten ditu, bai arkitektoarekin lankidetzan egindako proiektu berrietan, bai lehendik dauden eraikinetan.

Energia kontratatzeko azterketak

Energia ezberdinen kontratu energetikoak eraikin baten ustiapen kostuen zati handi bat dira. Edozein hobekuntza txikik, bai atal finkoan, bai energiarenean, bai energia erreaktiboarengatiko zigorretan, aurrezpen ekonomiko handia dakar.

Ikuskapen termikoak

Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduak, 1027/2007 Errege Dekretuak onartu eta 238/2013 Errege Dekretuak aldatutakoak, helburu hau du: instalazio termikoek pertsonen ongizate- eta higiene-eskaerari erantzuteko eraikinetan bete behar dituzten energia-efizientziako eta segurtasuneko eskakizunak ezartzea. EITE-Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduaren artikuluek instalazioen kontrola aurreikusten dute, kontrol-erakundeen edo ikuskatzaile independenteen jardunaren bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, ikuskapen termikoen kudeaketa 2008ko uztailaren 22ko Aginduak arautzen du.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2008/09/0805355a.pdf

Mantentze-planen azterketak

PREBENTZIOZKO MANTENTZE-LANA

  • Mantentze-lanak erregularizatzea.
  • Lehentasunezko instalazioetako matxura-arriskuak mugatzea.
  • Instalazioen egoera hobetzea.
  • Zahartzeak arintzea.
  • Geldialdien denborak murriztea.
  • Mantentze-lanen kostuak murriztea.
  • Konponketa-baldintzak hobetzea.
  • Ohiko esku-hartzeak.
  • Gehiegizko kontsumoak saihestea.
  • Istripuen arrazoiak ezabatzea.
  • Giza taldeari buruzko jarduketak.

MANTENTZE-LAN  ZUZENTZAILEA

Prebentziozko mantentze-lanen kasuan ez bezala, zuzentzailearen xedea da akats bat konpontzea, instalazioa geldirik egon ez dadin.

Mantentze-plan global baten helburuak izan behar du prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze-lan prediktiboak sustatzea, mantentze-lan zuzentzailearen jarduketen kopurua murrizteko.

MANTENTZE-LAN PREDIKTIBOA

Mantentze-lan prediktiboak prebentziozkoaren helburu berak ditu. Bien arteko aldea lortzeko moduan dago.

Prediktiboak instalazioen funtzionamendua kontrolatzen du, baina ekipoak jarrita, aldian-aldiko bisitak egiten ibili beharrik gabe.

Harremanetarako

Idatzi
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Deitu