Skip to main content

Instalazioen ingeniaritza

Berokuntza

Garatzen ditugu bai instalazio tradizionalak, besteak beste, erradiadore-sistemak, lurzoru erradiatzailea, aerotermoak, fan-coilak, panel erradiatzaileak eta beste batzuk, bai energia-efizientziara bideratutako egungo instalazioak. Espezialistak gara edozein motatako eraikinetan galdara-gelen eraberritzeak proiektatzen eta zuzentzen.

Erregaiak

Mota guztietako erregai fosilen instalazioak diseinatzen ditugu, hala nola, gas naturala, hiri-gasa, propano-gasa eta gasolioa.

Klimatizazioa

Gaur egungo sistema berritzaile ugari proiektatzen ditugu, hala nola bero-berreskurapena duten VRV sistemak, xurgapen-ekipoak eta efizientzia handiko bero-ponpak. Tradizionalak ere bai, adibidez, ur hutsez dabiltzan sistemak, aire-urez dabiltzanak edo hoztailedunak.

Aireztapena

Aireztapen-instalazioak garatzen ditugu mota guztietako eraikin eta erabileretarako, hala nola, bizitegitarako, garajeetarako eta industriarako. Gaur egun, etxebizitzen aireztapena oso balio handia hartzen ari da eraikinaren ziurtapen energetikoan. EKTren eskakizunek eta eraikinen isolamendu onek ere eragina dute haren proiekzioan.

Ur bero sanitarioa (UBS)

Eraikin batzuek ur bero ugari kontsumitzen dute, adibidez, zaharren egoitzek, kiroldegiek, hotelek eta antzeko eraikinek. Gure teknikariek esperientzia handia dute ur bero sanitarioaren instalazioak proiektatzen, eta instalazioak diseinatzen dituzte kontuan hartuta eskatutako erosotasuna, energia-efizientzia egokia eta ingurumenarekiko errespetua.

Iturgintza

Iturgintzako instalazioak garatzen ditugu bizitegi-eraikinetan, tertziarioetan eta industria-eraikinetan, baita ureztatze-instalazioak eta antzekoak ere. Ura funtsezko baliabidea da, eta, horregatik, diseinatzen ditugun instalazioek ur sanitarioaren kontsumoa murrizten dute eta ingurumena errespetatzen.

Saneamendua

Saneamendu-instalazio batek eragozpenak sor diezazkieke instalazioen erabiltzaileei, zarata gogaikarriekin edo ihes edo jarioekin. Saneamendu-instalazioak kalkulatzeko daukagun metodologiari esker, erabiltzaileek eta bizilagunek ez dute inolako eraginik jasan beharko.

Suteen aurkako babesa

Suteen aurka babesteko instalazioak diseinatzen ditugu egoitza-eraikinetan, garajeetan, eraikin tertziarioetan eta industria-eraikinetan. Suteen aurkako babes aktiboko instalazio batek honako osagai hauek ditu: detekzio-sistemak, itzaltzeko sistemak, itzaltzeko instalazio automatikoak, alarma-sistemak, ihinztagailuak, zutabe lehorra, hidranteak, su-itzalgailuak eta sakagailuak. Eraikinen eta erabiltzaileen eskakizunetara eta beharretara egokitzen diren instalazioak proposatzen ditugu, indarrean dauden araudiak zehatz-mehatz errespetatuz, bai toki mailakoak, bai estatu mailakoak.

Elektrizitatea

Energia elektrikoa da, gaur egun, merkatuko garestiena. Horrek ahalik eta energia elektriko gutxien kontsumitzen duten instalazioak aukeratzera behartzen gaitu, araudi-eskakizunak errespetatuz. Goi-tentsioko eta behe-tentsioko instalazioak garatzen ditugu eta jarduten dugu transformazio-zentroetan, barne-argiterian, kanpoko argiterian, indarrean, tximistorratzetan, lur-konexioan, lotura-instalazioetan, koadroetan, kanalizazioetan, zirkuituetan eta bestelakoetan.

Telekomunikazioak

Teknologia berriek etengabeko prestakuntzara behartzen gaituzte, honako hauek garatzeko: ahots- eta datu-instalazioak, megafonia, ahots bidezko ebakuazioa, sarbideen kontrola, bideozaintza, telebista, presentzia kontrolatzeko sistemak eta beste batzuk.

Eguzki-energia termikoa

Doako energien aprobetxamendua edozein eraikuntzaren instalazioen proiekzioan oinarrietako bat bihurtu behar da. Eguzki-energia termikoak, gure ustez, eraikinen energia-horniduraren funtsezko zutabea izan behar du, gaur egun doako energia bakanetakoa baita. Ezinbestekoa da eguzki-instalazio termiko bat behar bezala proiektatzea, behar bezala funtzionatzeaz gain, instalazioari ahalik eta energia gehien emateko. Bizitegi-eraikinetarako eta eraikin tertziarioetako eguzki-instalazioak garatzen ditugu, ur bero sanitarioaren, tenperatura baxuko berokuntzaren eta igerilekuen lagungarri gisa.

Eguzki-energia fotovoltaikoa

Instalazio isolatuak, autokontsumorako eta sarera konektatuak proiektatzen ditugu, bizitegi-eraikinetan, tertziarioetan eta industria-eraikinetan aplikatzeko.

Kogenerazioa

Kogenerazioak aukera ematen digu energia termikoa eta energia elektrikoa aldi berean lortzeko, energia-efizientzia handiarekin gainera. Etengabeko bilakaeran dagoen teknologia da, merkatuak eskaintzen dituen irtenbide berriei adi egotera behartzen gaituena. Hainbat eraikinetan aplika daitezkeen instalazioak dira, adibidez, bizitegi-eraikinetan, tertziarioetan eta industrialetan.

Biomasa

Iritzi publikoan gorakada handiena izan duen energietako bat da, baina aholkularitza tekniko egokirik gabe hondamendia gerta daiteke. Horrelako instalazioen bideragarritasuna zehazteko, kontuan hartu behar dira urteko energia-kontsumoa, eraikuntzaren kokapena, ekipoetarako espazioak eta biltegiratze-siloak, kamioien sarbideak eta deskargak eta bestelakoak. Horrez gain, erabili beharreko erregai mota ere zehaztu behar da, eta, horretarako, komeni da inguruak eskaintzen dituen aukerak aztertzea.

Aerotermia

Energia mota hau ere eraikin askotan ari dira jartzen. Eguzki instalazio baten ordez edo familia bakarreko etxebizitza baterako erabil daiteke, besteak beste. Azterketa tekniko xehatua egitea komeni da, araudiaren eskakizunak betetzeko.

Geotermia

Instalazio mota hori bizitegi-eraikinetan, tertziarioetan eta industria-eraikinetan erabil daiteke. Geotermia-ponpa baten aplikazioak plantea daitezke, besteak beste, etxebizitza batean tenperatura baxuko berokuntza instalatzeko, lurzoru-freskagarri bat instalatzeko, ur bero sanitariorako eta igerilekuak berotzeko.

Harremanetarako

Idatzi
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Deitu